Aurikuloterapia

1958 urtean, Paul Nogier sendagile frantsesak metodo terapeutiko hau deskubritu zuen. Ondoren, Michel Marignan-ek metodologia zientifikoarekin (belarriko termografiarekin), aurikuloterapiaren eraginkortasuna demostratu zuen. Felipe Ferrer Aracil psikiatrak, baita ere, doktoretza tesi bat egin zuen gai honi buruz.

Paul Nogieren aurikiloterapia ez du zerikusirik txinatar medikuntzako aurikuloterapiarekin. Belarriko puntuak leku ezberdinetan kokatzen  dira.

Metodo honek gaixoaren belarria erabiltzen du, bere osasun arazoa nondik datorren eta nola tratatu jakiteko. Paul Nogier-ek belarriaren mapa bat egin zuen, non demostratzen zuen belarriaren goiko partea eta gorputzaren hanka eta besoekin dagoen erlazioa, belarriaren erdi barnealdeko partea liseriketa eta arnas aparatuarekin, eta belarriaren gingila burua eta burumuiñarekin.

Aurikuloterapian, baita ere, gaixoaren pultsua hartzen da, jakiteko belarriaren zein puntutan tratatu behar den. Belarria puntadun batekin ikututzen denean, pultsu aldaketa bat badago (kolpe txiki baten antzerakoa), horrek esan nahi du puntu hori akupunturako horratza batekin edo laser izpi (ez du miñik egiten. Haurrak edo horratzak toleratzen ez duten pertsonetan) batekin tratatu behar dela.

Oso efikaza da edozein osasun arazotan, batez ere, hezur eta gihar arazoetan. Normalean, hobekuntza lehenengo egunean nabaritzen da.

Kontaktua

Tel 943 087 580
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Kontsultak

Astelehenetik – Ostiralera
15:00, 16:00 edo 20:00etan