Dieta pertsonalizatuak

Gaixoaren beharren arabera, dieta bat egiten diot. Normalean, mundu guztiak ez dugu toleratzen garia eta esnekiak. Orduan, lista bat ematen dut, aipatuz zein janarik daukaten garia eta esnekiak, ezin direnak jan.

´Beste lista bat jartzen dut, aipatuz ze janari jan daitezken. Garia eta esnekiak ordezkatzeko, geroz eta janari gehiago daude merkatuan: espelta (garia ordezkatzeko) (espeltazko galletak, ogia, tostadak), soja edo arroza (esnekiak ordezkatzeko) (soja edo arrozaren edaria, sojazko edo arrozaren yogurra, etabar). Gaur egun, aukera asko dago gure elikaduran kaltzio nahikoa hartzeko: algak eta fruitu lehorrak (batez ere sesamoa). Sesamok eta algak, behi esneak baino kaltzio gehiago daukate.

Merkatua, gari eta esnekirik gabeko produktuez beterik dago. Eta, geroz eta gehiago daude, zeren bere kontsumoa igotzen ari da, jendeak bere osasuna zaindu nahi bait du.

Ondoren, gaixoaren behar zehatzen arabera, aholku gehiago eman ditzazket: kalori gutxiko dieta, dieta beganoa, etabar.

Jendeak askotan galdetzen didate noiz arte egin behar duten dieta mota hau eta nik esaten diet bizimodu batean bilakatu behar dela. Egunero paseatzera dijoan pertsona bezela, txirrinduan ibili, igeri egin, etabar.
Dieta mota honekin, gaixotzeko arriskua asko murrizten da eta gaixotzen bada, errekuperazioa azkarragoa izaten da. Gaixotasun hereditarioetan konplikatuagoa izaten da.

Zerbitzuak

Kontaktua

Tel 943 087 580
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Kontsultak

Astelehenetik – Ostiralera
15:00, 16:00 edo 20:00etan