Bach loreak

Eduard Bach mediku galesarra, ohiko medikuntzaz nekaturik, gaixotasunak emozioekin erlazionatzeko intuizioa eduki zuen. Hau da, berak pentsatzen zuen gaixotasun edo osasun arazo guztietan, emozio batek sortzen zuela. Horrela, metodo bat sortu zuen, gaixo batean egon zitezkeen 38 emozio ezberdin tratatzeko. Adibidez, gauza konkretuei beldurra edukitzen denean mimulus landarea erabiltzen da.

Pertsona bat itxuraz osasuntsu dagoena eta gaixo jartzen denean, askotan medikuek ez diote fisikoki ezerrez aurkitzen. Orduan, garbi ikusten da estresa sufritzen duela eta emozio batek kalte egiten diola. Kasu hauetan Bach lorak oso ondo joango zaizkio. Nire kontsultan erabiltzen ditut baita ere.

Bach lorak, pertsonalizatu egiten ditut. 38 klasetatik, 6 inguru aukeratzen ditut eta tantaz tantako batean sartzen ditut, gaixoa hartzen joan dadin. Hau da, gaixo bakoitzarentzat pertsonalizatu egiten ditut.

Kontaktua

Tel 943 087 580
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Kontsultak

Astelehenetik – Ostiralera
15:00, 16:00 edo 20:00etan